Psikologoak Bilbon
Psikologoak Bilbon
Euskaraz hitz egiten duten psikologoak bilatzen ari zara? Bilatzen jardun ondoren ez duzu Bilbon euskara hitz egiten duten psikologorik aurkitu? Dagoeneko topatu dituzu!
Prozesu psikologiko bat burutzerakoan, oso garrantzitsua da norbera bere ama hizkuntzan hitz egitea. Hizkuntza bakoitzean itzuli ezinak diren hitzak eta espresioak aurkitu ditzazkegu.
Gure ama hizkuntza sentimenduz betea dago. Bigarren hizkuntza bat erabiltzerakoan, naturalki datorkigun mezua itzultzera behartuta gaude, eta eraldaketa horretan hitzek indarra galdu dezakete.
Bezero batek zioen bezala: “gaztelaniaz hitz egin behar dudanean ez naiz berdin sentitzen, nolabait beste pertsona bat bezala sentitzen naiz. Bi pertsonalitate ditudala dirudi, alde batetik, nire benetako nortasuna, naturala, eta bestetik, gazteleraz hitz egiteko esfortzu bat egiten duen nortasun formal eta artifizial bat. Ez dut arazorik gazteleraz hitz egiteko, baina ez da gauza bera”.
Aholkularitza psikologikoa bilatzerakoan, banakakoa zein familiarra, oso garrantzitsua da eroso sentitzea. Gure ama hizkuntza entzuterakoan, hobeto sentitzeaz gain, errazagoa da prozesurako lagungarriak izan daitezkeen oroitzapenak gogora ekartzea.
Geure burua ezagutzeko, ezinbestekoa da pentsatzen dugun hizkuntzan hitz egitea.
Hau guztia kontuan izanik, banakako aholkularitza psikologikoa bilatzen bazaude, ez izan zalantzarik gurekin kontaktuan jartzeko, doako lehengo bilera batera gonbidatuta zaude elkar ezagutu ahal izateko.
Bilbon lan egiten duten psikologo talde bat gara. Kontakturako, hementxe bertan klikatu dezakezu gurekin zuzenean hitz egiteko.
Ondo izan
Deja una respuesta